Bertso saioa eta auzotarren arteko jokoak, San Juanei ekiteko

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 10a, 00:00

Bost egun baino ez dira geratzen, jaietako denboraldiari ekiteko, ohi bezala, Kalezarko San Juanekin. Bi astebururen bueltan ospatuko dira aurten ere. Sei festa egunez osatu du Jai Batzordeak 2013ko egitaraua. Lehen bi egunetako ekitaldiak asteburu honetarako iragarri dituzte. Auzotarren arteko jokoak eta bertso saioa, larunbaterako. Haurren Eguna ospatuko dute igandean, joko, tailer, txokolate jan, buruhandi eta dantzaldi eta guzti. Hona hemen, San Juanetako lehen astebururako egitaraua: 

Ekainak 15, larunbata
18:00
Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
22:30 Bertso saioa, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirreren eskutik.

Ekainak 16, igandea: Umeen Eguna
10:00
XI. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.