Udalbiltzarako ordezkaritza aldatu asmo du Udalak

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 10a, 00:00

Udalbiltza Partzuergoko kontseilu nagusiko ordezkarien izendapena aldatzea proposatzen dute gobernu taldetik. Horretarako, neurri hau mahai gaineratu eta onartu edo ez erabakitzeko, ezohiko osoko bilkura deitu dute ostegun honetarako, ekainaren 13rako, goizeko 8:30etan, udalbatza aretoan.

Euskal Herriko 1.257 udal ordezkariz osaturiko Udalbiltza berriko lehendakaria hain zuzen, Usurbilgo alkate Mertxe Aizpurua da. Iragan martxoaren 2an hautatu zuten Udalbiltzako lehendakari, Donostiako Victoria Eugenia antzokian burutu zuten ekitaldian. Erakundeak berak antolaturiko azken egunotako ekitaldia ere, Usurbilgo Udalean bertan burutu zen. Kurdistango ordezkaritza bat bisitan etorri zen iragan astean. Euskal Herriko egoera politikoa gertutik ezagutzera.