Kalezarko Jai Batzordetik berri eman dutenez, San Juanetako bigarren asteburuan, ekainaren 22an ospatuko den Oilasko Biltzaileen Eguneko bazkaritarako txartelak, igande honetan, ekainaren 16an salgai jarriko dituzte, Kalezarko jai gunean bertan. Otordura joan asmo duenak beraz, bost egun barru eskuratu beharko ditu. Aurten, oilasko biltzaile txikien irteera ospatuko da soilik. Hilaren 22an aipatu moduan, eta gero bazkaritarako bilduko dira Kalezarren. Antolatzaileek ohartarazia dutenez, mahai tresnak norberak etxetik eraman beharko ditu.
Hitzordu honen aurretik ordea, ate joka dugu jada, San Juanen hasiera, denboraldiko inguruotako jaietako lehen asteburua. Kalezarren zer izango den? Honatx, ekainaren 15 eta 16ko egitaraua:
Ekainak 15, larunbata
18:00 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
22:30 Bertso saioa, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirreren eskutik.
Ekainak 16, igandea: Umeen Eguna
10:00 XI. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.