Afari beganoa antolatu dute ostegunerako, Usurbilgo Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 11a, 00:00

Usurbilgo Gaztetxeak antolatu du ekainaren 13rako, 20:30etan gaztetxean bertan. “Afariko osagaiak herriko azokan zein dendetan erosiko ditugu eta zorionez ez dute animalietatik eratorritako ezer edukiko. Hau dena borondatearen truke dastatu ahal izango da eta gainera afalostea MOR MORE hiruko neska taldeak goxatuko du”, berri eman dute gaztetxetik. Mor More taldea Zarauzko bi neska gazteek osatzen duten musika egitasmoa da. Musika akustikoa eta lasaia egiten dute, ahots gozoez lagunduta. Sarean, helbide honetan aurki ditzakezue:
http://www.myspace.com/mormorespace

Futbito txapelketa, amaierara hurbiltzen
Udaberri honetan ostiral gauetan, herritar asko erakarri ditu frontoian antolatu duten futbito txapelketako neurketek. Aldaketarik ez bada, aurreko urteetako ohiturari jarraituz, datozen Santixabelen atarian amaituko da lehia.