Ikasturtea agurtzear dira Zumarte Musika Eskolakoak. Egiten duten lanketa plazaratuz borobilduko dute aurtengoa ere. Kontzertu sorta antolatu dute ostegunean hasi eta datorren asterako. Labur, hemen, nortzuk parte hartuko duten, egunez egun:
Ekainak 13, osteguna
18:30 Musika Txokoko ikasleak, Udarregi Ikatolan.
Ekainak 17, astelehena
19:00 The Astelehen´s, Ganbarakada eta Gitarrako taldeak Sutegin.
Ekainak 18, asteartea
18:30 Zumarte Txiki eta Zumarte Abesbatzak, Tronpeta Taldeak, Txikien Txaranga-Triki Taldea, Triki-Pandero Taldea Sutegin.
Ekainak 19, asteazkena
18:30 Biolin Max-Mix 1-2-3 Taldeak, Folk Taldea, Talde Instrumentalak, Piano bikoteak Sutegin.
Ekainak 21, ostirala
19:00 Zumarte Gazte Abesbatza Kalezarreko ermitan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.