Dantza emanaldia ekainaren 18an, Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 12a, 00:00

Tximeleta, Usurbil Hip-Hop eta soinketa erritmikoko taldeek emanaldia eskainiko dute, ekainaren 18an, 17:15etatik aurrera Oiardo Kiroldegian. “Emanaldi honetan 4 urtetatik 21 urterainoko ikasleek parte hartuko dute koreografia eta soinketa erritmiko tresna desberdinekin. Lan gogorra egin ondoren, ilusio handiarekin ipiniko dira familia eta lagunen aurrean, haien lana gogoz defendatuz. Guztiei zorte on opa diegu eta garrantzitsuena, disfrutatzea eta ondo pasatzea. Guztiei emanaldi honetan gozatzera gonbidatzen zaituztegu”, luzatu dute deialdia antolatzaileek.