Auzotarren arteko jokoak, San Juanen abiapuntu

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 12a, 00:00

Lagun arteko giroa izan arren, txantxa gutxi izaten da urtero, Kalezarko San Juanetan ospatzen diren auzotarren arteko jokoetan. Buruhandiekin batera, hitzordu honek emango dio hasiera aurten, auzoko festei. Larunbatean izango da, 19:00etatik aurrera. Bi asteburuetan banatuak egongo diren jaien abiapuntua izango da. Gero, afalostean, bertso saioa, Lizaso, Peñagarikano eta Agirrerekin. Eta biharamunean, haurrak izango dira arreta gune nagusia; kros, joko, tailer edota txokolate janarekin. 3 egun besterik ez, San Juanetako lehen asteburuari ekiteko:

Ekainak 15, larunbata
18:00
 Buruhandiak.
19:00 Auzotarren arteko jokoak.
22:30 Bertso saioa, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirreren eskutik.

Ekainak 16, igandea: Umeen Eguna
10:00
 XI. Ume Krosa.
11:30 Jolasak.
16:30 Tailerrak.
18:00 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
19:00 DJ Burundarekin dantzaldia.