Atzo LH-ko nesken taldeek eman zioten hasiera, Usurbil Cup txapelketako finalerdiei. Gogoan izan, aste mugitua izango dute Usurbil FT-koek antolaturiko ekimenean izena eman duten hainbat taldeek. Larunbatean jokatuko baitira finalak, eta egunotan, finalerdiak ospatzen ari dira. Gaur, minibenjamin eta infantil mailako taldeen txanda. Minibenjaminen neurketak Haranen jokatuko dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Atzerapenik ez bada, 20:30ak aldera amaituko dira. Infantilen mailako beste bi partida ere jokatuko dira, 18:00etatik aurrera Oiardo Kiroldegian.
Hona hemen, larunbatera arte iragarriak dauden partiden ordutegiak:
FINALERDIAK
Ekainak 12, asteazkena
MINIBENJAMINAK
17:00 Opil-Goxo-Aizpurua okindegia
17:25 Aizpurua okindegia-Murgil eraikuntzak
17:50 Opil Goxo-Marije
18:15 Marije-Murgil eraikuntzak
18:40 Otar Goxo-Artzabal
19:05 Artzabal-Urtinea
19:30 Otar Goxo-Inoxvicent
19:55 Inoxvicent-Urtinea
Tokia: Harane.
INFANTILAK
18:00 Tzelzi-Etzaik inporta
18:50 Sagardotegiko gizonak-Blai
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Ekainak 13, osteguna
BENJAMINAK
16:30 Zuri F.T.-Goieko "A"
16:55 Goieko "A"-Goieko "B"
17:20 Zendoia-Zuri F.T.
17:45 Goieko "B"-???
18:10 ???-Zendoia
18:30 Martxelo garraioak-Txapeldun
19:20 Josue igeltseritza-???
Tokia: Harane.
NESKAK (DBH 1,2)
18:00 Eurre-Intza ileapaindegia
18:50 Pauma-Urdaira
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Ekainak 14, ostirala
ALEBINAK
18:00 Kaxkamelak-Ekien ateak
18:50 Laurok-Arantxa akademia
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
FINALAK
Ekainak 15, larunbata
MINIBENJAMINAK
10:00 Opil Goxo-Murgil eraikuntzak
10:25 Murgil eraikuntzak-Inoxvicent
10:50 Opil Goxo-Artzabal
11:15 Artzabal-Inoxvicent
11:40 Otar Goxo-Urtinea
12:05 Urtinea-Aizpurua okindegia
12:30 Otar Goxo-Marije
12:55 Marije-Aizpurua okindegia
Tokia: Harane.
INFANTILAK
16:00
Tokia: frontoia.
NESKAK (DBH 1,2)
16:50
Tokia: frontoia.
BENJAMINAK
17:40
Tokia: frontoia.
ALEBINAK
18:30
Tokia: frontoia.
NESKAK (LH 4,5,6)
19:20
Tokia: frontoia.
20:15 aldera, sari banaketa. Eta ondoren, jokalarien taldeko argazkia Zumeta muralaren parean.
Oharra: zenbait finalerdi eta finaletako partaideak nortzuk izango diren, egunotan jakingo da.