Usurbilgo Gaztetxeak antolatu du ekainaren 13rako, 20:30etan gaztetxean bertan. “Afariko osagaiak herriko azokan zein dendetan erosiko ditugu eta zorionez ez dute animalietatik eratorritako ezer edukiko. Hau dena borondatearen truke dastatu ahal izango da eta gainera afalostea MOR MORE hiruko neska taldeak goxatuko du”, berri eman dute gaztetxetik. Mor More taldea Zarauzko bi neska gazteek osatzen duten musika egitasmoa da. Musika akustikoa eta lasaia egiten dute, ahots gozoez lagunduta. Sarean, helbide honetan aurki ditzakezue:
http://www.myspace.com/mormorespace
21:00etatik aurrera bihar, Futbito txapelketako neurketak
Udaberri honetan ostiral gauetan, herritar asko erakarri ditu frontoian antolatu duten futbito txapelketako neurketek. Aldaketarik ez bada, aurreko urteetako ohiturari jarraituz, datozen Santixabelen atarian amaituko da lehia. Azken txanpara heldu aurretik, asteburu honi dagokionean, antolatzaileek ohartarazi dutenez, iluntzeko 21:00etan hasiko dira ostiral honetako neurketak. Bost partida iragarri dituzte.