Udalbiltzarako ordezkaritza aldatu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 13a, 00:00

Ziztu bizian hasi eta amaitu den ezohiko osoko bilkuran hartu dute erabakia gaur goizean. Gehiengo osoz, gobernu taldearen babesarekin, eta gainerako taldeak abstenituta. Udalbiltza Partzuergoko Kontseilu Nagusirako ordezkaritza berria izango du Usurbilgo Udalak aurrerantzean. Mertxe Aizpurua alkatea izango da aipatu erakunderako udal ordezkari berria, eta ordezkoa, Alaitz Aizpurua zinegotzia. Modu honetan, udalbatzak 2012ko urtarrilaren 31ko osoko ohiko bilkuran harturiko erabakia aldatu dute. Orduan, Udalbiltzarako ordezkari Alaitz Aizpurua hautatu baitzuten eta bere ordezko, Jone Urdanpilleta zinegotzia. 

Ordezkaritza aldaketa hau proposatzeko erabakia, praktikotasun irizpide batengatik hartu du gobernu taldeak. Usurbilgo alkatea bera baita, Udalbiltza berriko lehendakaria. Eta aurrerantzean, aipatu moduan, baita Usurbilgo Udalak izango duen ordezkari berria ere.