Futbito txapelketa, eskubaloikoen batzarra, pilota... asteburuan

Noaua Aldizkaria 2013ko ekainaren 14a

Jaso berri dugunez, Usurbil Kirol Elkarteak batzarra deitu du larunbat honetarako, ekainaren 15erako. 50 urte betetzear dituen eskubaloi taldeen bilguneak, goizeko 11:00etarako jarri du hitzordua Sutegin. Kirol elkarte honi loturiko beste albiste bat: igandean, ekainaren 16an, kadeteen mailako Euskal Selekzioak Errioxaren aurka Oñatin jokatuko duen partidan parte hartzeko deitu dute, eskubaloi jokalari usurbildar bat; Leire Furundarena.

Ate joka dugun asteburuari begira, badira kirol ekimen gehiago ere: Itayak eta Usurbilgo Gaztetxeak antolaturiko futbito txapelketaren 8. jardunaldia jokatuko da gaur. Bihar eta etzi, Usurbilgo Pilota Txapelketako final laurdenak. Bi txapelketok Santixabelen bueltan amaituko dira:

FUTBITO TXAPELKETA: 8. JARDUNALDIA
Ekainak 14, ostirala
21:00 Basagoiti lehendakari-Bostok. Epaile lanetan: Toka y te bas.
21:45 Schalke temeto-Sex on the beach. Epaile lanetan: Basagoiti Lehendakari.
22:30 Irrati-Catenazzio. Epaile lanetan: Sex on the beach.
23:15 Hugh Hefner-Ganbara. Epaile lanetan: Irrati.
00:00 Toka y te bas-Senden. Epaile lanetan: Hugh Hefner.

Tokia: frontoia.
Oharrak: 
-20:30tako Basagoiti Lehendakari eta Bostok porteriak eta marrak jartzera azaldu beharko dute.
-Partidak bukatzean Toka y te bas eta Senden taldeek porteriak eta marrak jaso beharko dituzte.


USURBILGO XXXXI. PILOTA TXAPELKETA: AZKEN LAURDENAK
Ekainak 15, larunbata
Ordua: 11:00.
Tokia: frontoia.

NAGUSI MAILAN
Loitegi-Gurutzealde (Urnieta) - Belloso-Agirre (Tolosa)
Santxo-Urruzola (Usurbil) - Jaunarena-Larraia (Leitza)

Ekainak 16, igandea
Ordua: 11:30.
Tokia: frontoia.

NAGUSI MAILAN
Diaz de Heredia-Kandela (Gasteiz) - Espinal-Medina (Doneztebe)