377 gaztetxok, 37 taldeek parte hartu dute 2013ko Usurbil Cup txapelketan. Bukaerara heltzear da Usurbil FT-k antolaturiko ekimena. Larunbat honetan, jokatuko dira final handiak. Eta ondoren, emozioz beteriko sari banaketa, eta talde guztien erretratu handia aterako dute Mikel Laboa plazan, Zumetaren mural parean.
Goizetik arratsaldera luzatuko dira biharko final saioak. Goizean minibenjaminen azken partidak iragarriak zituzten, 10:00etatik aurrera Haranen. Antolatzaileek berri eman dutenez ordea, gaur 20:00ak aldera emango dituzte ezagutzera, kategoria honetako azken neurketen behin betiko ordutegiak; "azken finalerdiak jokatu ondoren", Usurbil FT-tik adierazi dutenez. Gainerako maila guztietako finalak bai, frontoian ospatuko dira, bihar 16:00etan hasita. Sari banaketa 20:15 alderako iragarri dute antolatzaileek.
Final saioen aurretik, azken finalerdiak jokatuko dira gaur. Ostiral eta larunbat honetarako neurketen ordutegiak, hemen:
FINALERDIAK
Ekainak 14, ostirala
ALEBINAK
18:00 Kaxkamelak-Ekien ateak
18:50 Laurok-Arantxa akademia
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
FINALAK
Ekainak 15, larunbata
MINIBENJAMINAK
INFANTILAK
16:00
Tokia: frontoia.
NESKAK (DBH 1,2)
16:50
Tokia: frontoia.
BENJAMINAK
17:40
Tokia: frontoia.
ALEBINAK
18:30
Tokia: frontoia.
NESKAK (LH 4,5,6)
19:20
Tokia: frontoia.
20:15 aldera, sari banaketa. Eta ondoren, jokalarien taldeko argazkia Zumeta muralaren parean.
Oharra: zenbait finalerdi eta finaletako partaideak nortzuk izango diren, egunotan jakingo da.