Udako oporraldian murgiltzear dira Zumarte Musika Eskolako kideak. Ikasturtea agurtzeko ordea, urtero moduan, kontzertu sorta antolatu dute egunotarako. Lehen emanaldia, joan den ostegunerako zuten iragarria, Udarregi Ikastolan. Musika Txokoko ikasleekin. Gaur, beste hiru talderen txanda 19:00etatik aurrera Sutegin; The Astelehen´s, Ganbarakada eta Gitarrako ikasleena. Hurrengo emanaldiak astearte, asteazken eta ostiral honetan.
Hona hemen, Zumartekoen egitaraua:
Ekainak 17, astelehena
19:00 The Astelehen´s, Ganbarakada eta Gitarrako taldeak Sutegin.
Ekainak 18, asteartea
18:30 Zumarte Txiki eta Zumarte Abesbatzak, Tronpeta Taldeak, Txikien Txaranga-Triki Taldea, Triki-Pandero Taldea Sutegin.
Ekainak 19, asteazkena
18:30 Biolin Max-Mix 1-2-3 Taldeak, Folk Taldea, Talde Instrumentalak, Piano bikoteak Sutegin.
Ekainak 21, ostirala
19:00 Zumarte Gazte Abesbatza Kalezarreko ermitan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.