Auzotarren arteko joko, bertso saio eta Umeen Eguneko ekitaldiekin, joan zaigu San Juanetako lehen asteburua. Atseden hartzeko egunak dira orain. Indarberrituta, Kalezarko festak ostiralean bueltatuko dira, aurtengoan ekitaldi gehien bilduko dituzten jai egunekin. Ekainaren 21ean, patata tortila txapelketa, Zumartekoen ikasturte amaierako azken emanaldia eta kontzertu gauarekin. Oilasko Biltzaileen Eguna larunbatean, eta San Juan bezpera eta eguneko hitzorduak, ekainaren 23 eta 24rako hurrenez hurren. San Juan sua hain zuzen, igande gauez piztuko da.
Hona hemen, San Juanetako bigarren asteburuko egitaraua:
Ekainak 21, ostirala
16:00 Buruhandiak.
17:00 Tortila patata lehiaketa.
19:00 Zumarte Gazte Abesbatzaren emanaldia ermitan.
23:00 Arto2xar, Berri Tzarrak, Luz de Putas eta Gugaz erromeria.
Ekainak 22, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
9:00 Oilasko Biltzaile Txikien irteera.
14:00 Oilasko Biltzaileen bazkaria: norberak bere plater eta tresnak etxetik ekar ditzala.
16:00 Musa: izen ematea, 16:30etan itxiko da.
18:00 Herriko dantzariak.
00:00 Dj Gude.
Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera
15:00 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.
Ekainak 24, astelehena: San Juan eguna
11:30 Meza nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 “Gorritiren showa”.
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastatzea “Saizar” sagardotegiaren eskutik.
Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.