Atzo baino ordu erdi lehenagorako jarria du hitzordua gaurko Zumarte Musika Eskolak. Ikasturte amaierako kontzertuak antolatu dituzte egunotarako. Astearte honetan, abesbatzen eta beste hiru musika instrumentu taldeko kideen txanda izango da. 18:30etatik aurrera Sutegin; Zumarte Txiki eta Zumarte Abesbatzak, Tronpeta Taldeak, Txikien Txaranga-Triki Taldea, Triki-Pandero Taldea.
Hurrengo emanaldiak bihar eta, azkena etzi, Kalezarko San Joan jaietan.
Hona hemen, Zumartekoen egitaraua:
Ekainak 18, asteartea
18:30 Zumarte Txiki eta Zumarte Abesbatzak, Tronpeta Taldeak, Txikien Txaranga-Triki Taldea, Triki-Pandero Taldea Sutegin.
Ekainak 19, asteazkena
18:30 Biolin Max-Mix 1-2-3 Taldeak, Folk Taldea, Talde Instrumentalak, Piano bikoteak Sutegin.
Ekainak 21, ostirala
19:00 Zumarte Gazte Abesbatza Kalezarreko ermitan.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.