Ikasturtea agurtzeko, Kantu Taldekoen afari merienda gaur

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 18a, 00:00

Kantu taldekoek gaur agurtuko dute 2012-2013 ikasturtea. Afari merienda baten bueltan eta kantuan noski, Artzabalen, 19:30etatik aurrera. Baina oraindik badute beste hitzordu bat ere. Santixabeletako kantu-zikiro jana. Ekainaren 29an, 12:00etan hasiko duten kantu jirarekin. Berri eman dutenez, “erabiliko dugun kantu-liburuxka, Kuxkuxtu taldeak berak ekartzen duena izango da”. Gero, kantu-zikiro-jana ospatuko dute Askatasuna plazan. Otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira.

Ahotsa lantzeko ikastaroa
Jakingarri, atsegineko eta interesgarritzat jo du Kantu Taldeak, iragan astean Udarregi Ikastolan burutu zuen ahotsa lantzeko ikastaroa. Ainara Ortega irakaslek zuzenduriko saioak hainbat argibide eman zizkien bertaratu ziren herritarrei. “Ahotsak aurre-prestaketa ona behar duela zioen. Abesteko prestatu egin behar dela: eztarria, masaila, ahoa, bizkarra, mingaina, burua, eta sabel arnasa hartzen jakin.  Aurre-ariketak egin behar dira. Beharrezkoa da. Ahots teknika ikasteko nozio eta ariketa elementalak aurkezten zituen Ainarak. Izan ere ahotsaren heziketa oso garrantzitsua da, lanbide gehienetan ere beharrezkoa izaten baita. Kantatzerakoan gorputzaren garrantziaz jabetu behar genuela azpimarratu zuen, diafragma sentitu eta erabiltzen ikasi”, adierazi dute Kantu Taldetik. Maizago egitea merezi duen ekitalditzat jotzen dute kantu zaleek.