Santixabeletako Bertsopaper lehiaketan, parte hartzeko epea zabalik

Noaua Aldizkaria 2013ko ekainaren 18a

Sariketan parte hartzeko aukera zabalik dago jada. Parte hartzaileen artean, epaimahaiak hautaturiko lan saritua, aurten astelehenez, uztailaren 1ean gaueko 22:30etatik aurrera frontoian ospatuko den bertso saioaren amaieran emango dute ezagutzera. Ekimenean parte hartzeko baldintzak, aurreko urteetakoak dira:
-Epea: ekainak 27, osteguna.
-Usurbildarra izatea.
-6-10 bertso artean idaztea.
-Gaia librea.
-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.
-Lanak helbide honetara bidali: XXXVII. Bertsopaper Lehiaketa, Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil.

Lekurik erromantikoena marrazteko aukera
Datozen jaietan izango diren hitzorduen artean, klasiko bat. Hamaikagarren ediziora heldu den 2-16 urte artekoei zuzenduriko Pintura Lehiaketa. Parte hartzeko gogoz denak, pentsatzen hasi dadila zer marraztu nahi duen. Eta ekainaren 29an, goizeko 10:30etatik aurrera frontoian ospatuko den txapelketara gerturatu eta parte hartu, ez dago beste egitekorik. Marrazki onenen artean, hamaika sari banatuko dira.