EPA-HHI zikloetan matrikulatzeko epea irekita

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 18a, 00:00

Ekainaren 27ra arte. DBH-ko graduatua atera, edota Unibertsitate zein Lanbide Heziketako Goi Mailako sarbide probak prestatu nahi dituztenek izena emateko aukera dute bertan. “Irailaren 9tik aurrera, hauez gain, beste ikasgaiak (ingelesa, informatika…) egin nahi dutenak matrikula daitezke. Saiatuko gara baita ere, ikasturte honetan Usurbilen hain arrakasta ona izan duen ingeleseko mintza praktika ikastaroa martxan jartzen”, berri eman dute. Informazio gehiago: epalasarte.es, 943 376 443 edo info@epalasarte.es