Hasierako Lanbide Prestakuntza Programetan, aurre matrikulatzeko aukera

Noaua Aldizkaria 2013ko ekainaren 18a

Ostiralera arte, ekainaren 21era arteko epea dago, aurre matrikulatzeko. Bi espezialitateren artean hautatzeko eskaintza dute Atalluko egoitzan. Zehaztasun gehiago, jarraian:

-Espezialitateak: sukaldari-zerbitzari langilea eta ile-apainketa laguntzailea.

-Helburuak: lan-munduratzea. DBH graduatua lortu eta Lanbide Heziketarako sarbidea.

-Hartzaileak: 16-18 urte arteko gazteak, DBH graduatua lortu nahi dutenak, lanbide bat ikasi eta lanean hasi nahi duten gazteak.

-Prezioa: doakoa.

-Lantzen diren arloak: tailerra, DBH graduatuak, lanbide-heziketako erdi-mailako azterketa, oinarrizko heziketa, sozio-laboral arloa, lan eta tutoretza orientabide arloa, lan-praktikak eskualdeetan, kirola, aisialdia eta gizarte gaiak...

-Iraupena: bi ikasturte (guztira 2100 ordu). 1. ikasturtea: 1050 ordu. 2. ikasturtea: 700 orduko sakontze ikastaroa eta 350 orduko lan praktikak.

-Informazio gehiago:
Usurbilgo Udala
Atallu, Zanpiura 3
20170 Usurbil

Tlf: 943 360 465.
Faxa: 943 371 493.
E-posta: lhi.usurbil@gmail.com