Musika eta sua, San Joanetako bigarren astebururako osagaiak

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 19a, 00:00

Ostiralean itzuliko da jai giroa Kalezarrera. Lau festa egun izango dituzte auzotarrek edota bertaratuko direnek, ospakizunez gozatzeko. Batetik musika eskaintza zabala izango da ostiral eta larunbat gauean. San Joan sua igande gaueko 22:00etan piztuko dute. Eta ohiko ekitaldiek ere bere tarte nabarmena izango dute ekainaren 24an. 


Hona hemen, San Juanetako bigarren astebururako egitaraua:

Ekainak 21, ostirala
16:00
 Buruhandiak.
17:00 Tortila patata lehiaketa.
19:00 Zumarte Gazte Abesbatzaren emanaldia ermitan.
23:00 Arto2xar, Berri Tzarrak, Luz de Putas eta Gugaz erromeria.

Ekainak 22, larunbata: Oilasko Biltzaileen Eguna
9:00
 Oilasko Biltzaile Txikien irteera.
14:00 Oilasko Biltzaileen bazkaria: norberak bere plater eta tresnak etxetik ekar ditzala.
16:00 Musa: izen ematea, 16:30etan itxiko da.
18:00 Herriko dantzariak.
00:00 Dj Gude.

Ekainak 23, igandea: San Juan bezpera
15:00
 San Juan eskearen irteera.
22:00 San Juan sua.
Ondoren, eskearen jarraipena.

Ekainak 24, astelehena: San Juan eguna
11:30
 Meza nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 “Gorritiren showa”.
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastatzea “Saizar” sagardotegiaren eskutik.

Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.