Larunbat goizetik goizaldera, jolasak, futbol neurketak, afaria eta parranda iragarri dituzte Usurbil FT-koek, 2012-2013 kirol urtea behar bezala agurtzeko. Hauxe, Usurbil FT-tik, ekainaren 22rako bidali diguten egitaraua:
10:30 Futbol Eskolako eta alebinetako jokalariekin jolasak herrian zehar.
13:30-14:00 inguruan, Askatasuna plazan bazkaria.
15:30 Umeak jasotzeko ordua.
18:00 Zuzendaritza vs beteranoen partidua (neskena ez da aurrera atera).
19:30 Triki poteoa Artzabalen hasita (Artzabal, Bordatxo, Irrati, Txiriboga, Benta).
21:30 Jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzaren afaria Askatasuna plazan.
Gero, etxera edo Kalexarrera jejejje!
Antolatzailea: Usurbil FT.