Asier Arrutik pilotari profesional izateari utziko dio

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 19a, 00:00

Diario Vascoko Usurbilgo kronista Josu Aranberrik eman du albistea. Asier Arruti usurbildarrak pilotari profesional izateari utziko dio datorren ekainaren 30ean. Zazpi urtez lehiatu da, ASPE enpresako kamisetarekin. 2006an 22 urterekin jokatu zuen estreinako neurketa, Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Ordutik, 462 partida jokatu ditu profesional gisa; 234 irabazi ditu, eta 228 galdu. 2005ean 22 urtez azpiko GRAVN txapelketa irabazi zuen, baita garai hartako Añorga, Usurbil edota Amezketako pilota txapelketak ere. Azken neurketa, agurrekoa, estreinako partida jokatu zuen gune berean izango du. Ekainaren 30ean, Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Egin beharrekoa eginda doala dio Arrutik, baina usurbildarrak pilota mundua ez du guztiz alboratzeko asmorik.