Artzabalgo pintura ikastarokoen lanen erakusketa zabalik, asteburu osoan

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 21a, 00:00

Atzotik zabalik dute Sutegiko aretoan, urtean zehar Artzabalgo pintura ikastaroan parte hartu duten ikasleek eginiko lanen erakusketa. Igandera arte irekita egongo da. Asteburu osoan eta ordutegi honetan:
Ekainak 21, ostirala: 17:00-20:00.
Ekainak 22, larunbata: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00.
Ekainak 23, igandea: 10:00-13:00.

Pelexen 27 artelan ikusgai, Artzabalen
Herritarrek eginiko artelanak jarri izan dituzte erakusgai Artzabal tabernan. Oraingoan Pelexek eginikoak ikusteko aukera dago asteotan, ekainaren 27ra arte. Artista usurbildarraren esanetan, “erakusketa honetara pixka bat denetik ekarri dut, hala ere nire egitasmo berriaren ukitu batzuk ikusiko dira textu hauekin, konturatuko zarete nora iritsi nahi dudan”.


"Espazioak, hutsuneak
hormen joan etorrian
talka hotsak
sortzen diren ideiak,
irudi eta formak,
nire ikerketaren gainerako
sormenean oinarritutako obra,
bertan islaturik
nire lanari zentzua ematen dion
mugimendu nahiz oreka.
Hau da, benetan geurea den
sentimendu batetik sortzen den 
emaitzarik onena eskaintzen du
nire obrak, berezko
EUSKAL PILOTA"

Zirriborro taldekoen txanda gero
Artzabalgo pintura ikastaroko kideen ostean, Zirriborro taldekoen txanda. Urtean zehar eginiko artelanen erakusketa ikusgai izango da, ohi bezala, datozen Santixabeletan. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra, Sutegiko aretoan. Ordutegi honetan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Lesbianismoari buruzko erakusketa Kiroldegian
"Eztutukotik ikusgaitasunera 1977-2007" izeneko gunean, "lesbiana feministen kolektiboak eta mugimendu feministak 1977az geroztik burutu duten lan politiko eta sozialaren alde bat jasotzen du, kartelak, aldizkariak, leloak...“, berri eman dute antolatzaileek. Ekainaren 30era arte ikusgai dago, Kiroldegiko sarreran. 

Bestalde, Sutegi udal liburutegiarekin elkarlanean, Sexu Aholkularitza Guneak, "sexualitate anitzak, anitzak hitzak" izenburupean, ekainean zehar hainbat irakurgai jarriko dituzte herritarren eskuragarri. Bi ekimenok, ekainaren 28ko gay, lesbiana, bisexual eta transexualaren Harrotasun Egunaren harira antolatu ditu Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak.