Akabo, berea egin du 2012-2013 denboraldiak. Datorren kirol urtea prestatzeko lanetan buru belarri murgildu aurretik, Usurbil FT-koek kirol urte hau behar bezala borobildu asmo dute, jai giroan. Larunbat honetarako Futbolaren Eguna antolatu dute Kaxkoan. Goizetik goizaldera, jolasak, futbol neurketak, afaria eta parranda iragarri dituzte Usurbil FT-koek. Goizean futbolari gaztetxoenentzat jolasak prestatu dituzte. Arratsaldean, zuzendaritzako kideen eta beteranoen arteko partida. Gero bai, jai giroan kalejiran ibiliko dira jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak. Triki poteoan. Ondoren, afaritarako bilduko dira, Askatasuna plazan. Hauxe, Usurbil FT-tik, larunbaterako prestatu duten egitaraua:
10:30 Futbol Eskolako eta alebinetako jokalariekin jolasak herrian zehar.
13:30-14:00 inguruan, Askatasuna plazan bazkaria.
15:30 Umeak jasotzeko ordua.
18:00 Zuzendaritza vs beteranoen partida.
19:30 Triki poteoa Artzabalen hasita (Artzabal, Bordatxo, Irrati, Txiriboga, Benta).
21:30 Jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzaren afaria Askatasuna plazan.
Gero, etxera edo Kalexarrera jejejje!
Antolatzailea: Usurbil FT.