Soka dantzarekin amaituko dira jaiak Kalezarren

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 24a, 00:00

Gaur ospatuko den San Joan egunez amaituko dira Kalezarko festak, ekainaren 24an tradizio luzea izan ohi duten ekitaldiekin. Meza, toka, soka dantza, Gorritiren showa edota sardina eta sagardo dastatzearekin. Atzo, San Joan eskearekin batera hasi zen euria baina ez zuen San Joan sua itzali. Kopletan aritu zirenak ere, aterki azpian babestu ziren eta kantuan jarraitu zuten. Hauxe da gaurko egitaraua.


Ekainak 24, astelehena: San Juan eguna
11:30
 Meza nagusia.
Ondoren, toka.
13:00 “Gorritiren showa”.
17:00 Buruhandiak.
19:00 Soka dantza.
Ondoren, sardina eta sagardo dastatzea “Saizar” sagardotegiaren eskutik.


Antolatzailea: Kalezarko Jai Batzordea.
Oharra: Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrez arduratuko.