Sariketan parte hartzeko aukera zabalik dago jada. Parte hartzaileen artean, epaimahaiak hautaturiko lan saritua, aurten astelehenez, uztailaren 1ean gaueko 22:30etatik aurrera frontoian ospatuko den bertso saioaren amaieran emango dute ezagutzera. Ekimenean parte hartzeko baldintzak, aurreko urteetakoak dira:
-Epea: ekainak 27, osteguna.
-Usurbildarra izatea.
-6-10 bertso artean idaztea.
-Gaia librea.
-Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.
-Lanak helbide honetara bidali: XXXVII. Bertsopaper Lehiaketa, Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil.
Bertso saiorako seikote ederra aurtengoan
Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Jon Maia, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Ibai Esoain. Seikote paregabe hau dator, Santixabeletako aurtengo bertso saiora. Ondo apuntatu hitzordua; emanaldia larunbat gauean izatera ohiturak baikaude. Baina aurten, Santixabel bezpera egunean ospatuko da. Astelehenez, 22:30etatik aurrera.