Asteazken honetarako, ekainaren 26rako antolatu dute, sektoreko lege-berrikuntzak, baliabide eta diru-laguntzei buruzko informazioa ematea helburu duen bilera. Lasarte-Orian burutuko da. Hona hemen, eskualdeko autonomo eta merkatariei zuzenduriko hitzordu honen zehaztasun gehiagoren berri:
Jardunaldiaren helburua: eskura dituzten baliabide eta dirulaguntza ezberdinei buruz informatzea da, eta baita ere jarduera enpresarialak egiten dituzten pertsona fisikoei eragiten dizkieten lege-berrikuntza nagusiei buruz (Lan-erreforma eta Ekintzaileen lege-proiektua).
Ordua: 15:30.
Tokia: Lasarte-Orian, Villa Mirentxuko ekitaldi aretoan (Donostia etorbidea 3).
Nori zuzendua: eskualdeko autonomo eta merkatariei.
Antolatzaileak: Euskal Autonomoen Elkartea (AVA), Eskualdeko Merkataritzaren dinamizaziorako Bulegoa eta Donostialdea Mendebaldeko udalak.