Aitzaga Elkartearen urbeteko balantzea egingo da bertan, baita martxoaren 14 eta 15ean gatazkaren konponbidea bultzatzeko Bilbon eta Iruñean eginiko Foro Sozialaren balorazioa ere. Gai bat eta bestearekin bi deialdi egin dituzte Potxoenean, asteazken honetarako, ekainaren 26rako. Lehena 18:30etarako, bigarrena ordubete beranduagorako. Hona hemen, hitzordu hauen gaineko zehaztasun gehiago:
Gai zerrenda: urtebeteko balantzea, batzorde berritzea onartzea, aurrera begirakoak, Foro Sozialaren balorazioa.
Tokia: Potxoenea.
Deialdiak:
-1. deialdia, Aitzagako kideentzat: urtebeteko balantzea, Batzorde berritzea onartzea, aurrera begirakoak.
-2. deialdia, herritar ororentzat: Gatazkaren konponbideari begirako Foro Sozialaren gomendioen gaineko Sorturen irakurketa.
Deitzailea: Aitzaga Elkartea.