Frantziako Estatu Kontseiluak Patxi Segurola herritarraren estradizio eskaeraren gauzatzea aztertuko du gaur. Erabakia noiz jakinaraziko duten ordea ez dago argi. Gaur bertan izan liteke, edo aste batzuk barru. Usurbilgo Sortutik gogorarazten dutenez, "estradizioa gauzatzea erabakiko balitz, Gobernu buruaren baieztapena behar da praktikoki exekutatu aurretik. Patxik berarengana ere zuzentzeko aukera badu, hain zuzen, estradizioa ez gauzatzeko eta Madrilera entregatu ez dezala eskatuz".
2010eko azaroan espetxetik irten ostean, Autunen konfinatu zuten aginagarra. Ordutik han da Segurola, bere sorterritik 850 kilometrotara. Egunero bi alditan jendarmerira joan behar izaten du eta Autunetik ateratzeko debekua du. Usurbilgo Sortutik ohartarazten dutenez, "egun egoera horretan dagoen euskal militante bakarra da".
Segurolaren helegitea, duela urtebete aztertu zuten
Pariek estatu espainiarrak Patxi Segurolaren aurka eginiko bi estradizio eskaerak onartu ostean, aginagarrak helegitea aurkeztu zuen 2012ko otsailaren 15ean Kasazio auzitegian (Gorena). Helegitea iazko maiatzaren 22an aztertu zuen Parisko epaitegiak.