Ustezko gasolina lapurreta kasu berri bat

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 25a, 00:00

Ez da horrelako kasuen berri dugun lehen aldia. Bart, Zumarte industriagunean, lagun talde bat bertan aparkatuak zeuden kamioietatik gasoila lapurtzen aritu omen da. Honen berri emanez herritar baten deia jaso du Ertzaintzak, prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez. Polizia gertaera lekura hurbildu denean, kamioietako baten ondoan 50 litroko bidoi bat aurkitu du antza, eta beste bat hutsik.

Inguruetan, hiru lagun zeudela sumatu dute. Haietako bik korrika ospa egin dute, eta hirugarrenak auto batean. Azken honek antza, autoa geldiarazi nahian zebilen ertzain bat harrapatu du ia. Eta gero, N-634 errepidetik barrena ihes egin du. Ertzainek atzetik jarraitu diote. Korapilatsua izan omen da bidea. Donostia aldera jo baitu susmagarriak eta antza, Errekalden gidaria geldiarazi nahi zuten ertzainek bide izkinera alboratu behar izan dute gidaria ez baita gelditu. Ertzaintzaren patruiletako baten aurka ere jo omen da. Azkenean, prentsa oharrak dioenez, Donostiako Askatasuna Hiribide inguruan susmagarriaren autoa geldiarazi eta ostikoka ari zen 39 urteko gidaria atxilotu dute. Beste bi lagunen bila dabil orain Ertzaintza.