Santixabeletan ere, kirol hitzorduekin izerdi patsetan

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 25a, 00:00

Herri kirolak, pilota, pala, bizikleta martxa, bola txapelketa… Kirol jarduera eskaintza zabala ekarriko dute aurten ere, herriko festek. Lehenik eta behin, asteotan jokatu diren pala eta pilota txapelketen finalak. Gipuzkoako II. Mailako aizkolari txapelketa, harri txikiena ere ospatuko da. Oria ibaia kokagune izango duen kayak jaitsiera ere antolatu dute, bola txapelketarekin batera. Hauxe, Santixabeletako kirol hitzorduen agenda:

Ekainak 27, osteguna
18:00
Pala txapelketak: ezinduen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.

Ekainak 29, larunbata
16:30 Umeentzako Bizikleta Txiki Martxa. Puntapaxeko zubitik abiatuta. Bizikleta eta kaskoa ekarri.
16:30 XXIII. Igel Joko txapelketa Artzabalen.
18:30 Herri kirolak. Gipuzkoako II. Mailako aizkolari txapelketa (gizonezkoak).

Ekainak 30, igandea
09:30
VIII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta).
10:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia.
18:30 Herri kirolak: Gipuzkoako Harri Txikien txapelketa (gizonezkoak).
Ondoren, idi-dema.

Uztailak 2, asteartea
11:30
Ur bataioa Oiardo Kiroldegian.
17:00
 XXXXI. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak).