Ostegun honetan, pala txapelketako final guztiak

Noaua Aldizkaria 2013ko ekainaren 25a

Pala txapelketako finalak ere Santixabel jaien bueltan jokatuko dira. Kanporaketa guztien ondoren, honela osatu dira finaletako partidak.

Osteguna, ekainak 27, arratsaldeko 18:00etan

-Gurpildunen adiskidantzazko partidua. 

-Pala Teniseko Pelotarekin Emakumezkoen Finala: Miriam-Miren-Ane-Paloma

-Pala gomazko pilotarekin emakumezkoen finala: Dolo-Aitziber- Zaloa-Ana

-Pala gomazko pilotarekin gizonezkoen finala: Imanol Esnaola-Haritz Harreguy - Unai Loidi-Josu Errekondo