Egoteko gune lasaia, goxoa. Baina udalerria egunotan murgilduko den jai giroak kutsatuta, bizia eta alaia era berean. Familia, koadrila, gazte, heldu, bazkide… eta herritar ororentzat zabalik izango da hastear diren Santixabel hauetan Zubiaurrenea kalean (Orbeldi Aseguruak eta Usurbil Optika artean), estreinakoz NOAUA! Kultur Elkarteak jarriko duen terraza gunea. Edateko aukera zabalaz gain, etxean mimo handiz prestaturiko jaki bereziak dastatu ahal izango dira, ostiral arratsaldetik igande gauerdira. Gastuei aurre egiteko diru-laguntzak murrizten ari diren krisi garai honetan, NOAUA!k behar duen bultzada lortu nahi da ekimen honekin. Gonbita beraz egina dago; etorri ekainaren 28tik 30era kultur elkarteko terrazara, esku zabalik hartuko zaituztegu.
Hona hemen, gune berri honi buruzko zehaztasun gehiago:
Tokia: Zubiaurrenea kaleko terraza (Orbeldi Aseguruak eta Usurbil Optika artean).
Ordutegia:
Ekainak 28, ostirala: 19:00-24:00.
Ekainak 29, larunbata: 10:00-24:00.
Ekainak 30, igandea: 10:00-24:00.
GOSARIAK
Egunero: zukuak, tostadak, kafea, esnea, infusioa, Cola cao.
OGITARTEKOAK
Txorizo egosia, mixto normalak edo epelak eta tortillak.
MENU BEREZIAK
Noiz: eguerdi eta iluntzetan.
Prezioa: 10 euro (ogia eta edaria barne).
Ekainak 28, ostirala
Hanburgesa tomate eta patatekin edo 6 albondiga ehiza saltsan.
Ekainak 29, larunbata
Marmitakoa eta sagar errea.
Ekainak 30, igandea
Bakailaoa piper eta tomatez eta udarako mazedonia.