2013-2014 denboraldirako 16 urtetik (hauek barne) gorako nesken taldea osatzeko bilera deitu du Usurbil FT-k, gaurko, ekainaren 26rako 19:30etan Haranen. Hitzordura agertzeko deia egin dute antolatzaileek. “Bertaratzen direnen arabera erabakiko dugu taldea osatzen den edo ez. Gutxienez, 18 neskek azaldu beharko lukete taldea osatzeko, bestela ez baitugu nahiko jende izango”, ohartarazi dute Usurbil FT-tik. Bilera deialdi bakarra izango denez, “benetan interesa duenak, esfortzu bat egin dezala bertaratzeko. Horixe ba, animatu daitezela!!”.
Usurbil FT-koek Kaxkoan ospaturiko jokoekin, zuzendaritza eta beteranoak bildu zituen frontoiko partidarekin agurtu zuen bestalde joan den larunbatean, 2012-2013 kirol urtea; Futbol Egunarekin hain zuzen. Ekainaren 22ko ekimenak, afari baten bueltan borobildu zituzten. Eta gero, haietako batek baino gehiagok, Kalezarko San Joanetan amaitu zuen noski.