Ikasturtean zehar, begirale edota zuzendari titulua eskuratzeko ikastaroa egin duten usurbildarrek, udal diru-laguntzak eska ditzakete ostiralera arte, ekainaren 28ra arte. Usurbilgo Udalak alor honetarako diru-laguntza deialdia egin du. Hauexek, deialdi honi dagokionez, kontuan hartu beharrekoak:
-Epea: ekainak 17-28.
-Nori zuzendua: 2012-2013 ikasturtean aisialdiko begirale edo zuzendari ikasketak egin dituzten usurbildarrei.
-Onuradun izateko baldintzak: Usurbilen erroldatua egotea, ikastaroa euskaraz eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea, ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.
-Aurkezteko lekua: udal erregistroa.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa: diru-laguntza eskari normalizatua, eskatzailearen NAN fotokopia, matrikularen ordainagiria, ikastaroan matrikulatu izanaren agiria, atal teorikoa gainditu izanaren agiria, zinpeko aitorpena beste diru-laguntzarik jaso bada.
-Banatuko diren diru-laguntzak: matrikularen %50 (begiraleen kasuan, 250 euro gehienez, 150 euro gehienez zuzendari ikastaroaren kasuan).
-Informazio gehiago: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2013/06/07/e1305667.htm