Txosna gunea ireki eta ordu gutxira ospatuko da Herrirak antolaturiko herri-afaria, bihar 20:30etatik aurrera. Askatasuna plazan, aipatu moduan. Otordurako txartelik ordea ez da salduko aurrez, antolatzaileek berri eman dutenez. 130 lagunentzako lekua egongo da biharko herri-afarian. Beraz, txosna gunera gerturatzen diren lehen 130 lagunek afaldu ahal izango dute. 15 euroren truke, menu hau dastatu ahal izango da: pasta entsalada, arrain pastela, saiheskia letxugaz lagundurik, izozkia eta kafea.
Kantu-zikiro-jana larunbatean
Biharko herri afaria ez da jaiotan, Askatasuna plazan burutuko den otordu bakarra izango. Larunbaterako, kantu-zikiro-jana antolatu baitute. Lehenik, kantu-jira ospatuko da Kaxkoan, Kuxkuxtu txarangako kideen laguntzarekin. Eta ondoren, bazkaritarako bilduko dira Askatasuna plazan. Zikiro-jana egingo da txosnetan, 14:30etatik aurrera.