Kalezarko jaietan izandako txikizioak salatu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 27a, 00:00

Bigarren urtez jarraian, Kalezarko San Joanetan txikizioak izan dira. Aranerreka paretik Kalezarra igotzeko eskaileretako sei argi poste txikitu dituzte, ospatu berri diren festetan. Gertaerok salatu ditu Udalak. Honako oharra helarazi dute udaletxetik, Kalezarko gertaeren harira:

"Usurbilgo Udalak Kalezarreko festetan berriro ere gertatu den bandalismo ekintza salatu nahi du eta, era berean, herriko ondarea errespetatzeko eskaera egin nahi du. Joan den urtean gertatu zen bezalaxe, aurten ere, Aranerreka errekatik Kalezarrera doan eskaileretako argiak puskatu dituzte San Juan festetan.  Guztira, 6 argi poste kaltetuak suertatu dira. Txikizio horren konponketak sortzen duen kostua guztiok ordaintzen dugula gogoratu nahi dugu. Eta ekintza deitoragarri hauen erantzuleei dei egiten diegu gertaera hauek berriro errepika ez daitezen".

Irudia: Usurbilgo Udala.