Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aditzera eman duenez, larunbat honetan jokatuko da XLIX. Enrike Abril Errebote Txapelketa-Kutxa Sariaren finala. Luzaz Gazte (Donibane Lohizune, Lapurdi) eta Kapito Harri II (Uztaritze, Lapurdi) taldeak arituko dira aurrez aurre finalean. Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Zubietako frontoian.