Txapela jantzi dute, palaz lehian aritu direnek

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 28a, 00:00

Ondoan dituzue, emakumezko zein gizonezkoen arteko pala txapelketetan, aurtengoan finalera heldu diren lehiakideak. Atzo jokatu ziren azken neurketak frontoian. Aurretik, gurpildun aulkiko pala jokalarien arteko adiskidantzazko partida ere ospatu zen. Hauexek, lehen eta bigarren postuetan amaitu duten bikoteak:

EMAKUMEZKOEN ARTEKO TXAPELKETA
Teniseko pilotarekin:
-Txapeldunak: Mirian-Miren.
-Txapeldun ordeak: Paloma-Ane.

Pilota mazizarekin:
-Txapeldunak: Dolo-Aitziber.
-Txapeldun ordeak: Zaloa-Ana.

GIZONEZKOEN ARTEKO TXAPELKETA
Pilota mazizarekin:
-Txapeldunak: Josu-Unai.
-Txapeldun ordeak: Haritz-Imanol.