100 lagun txosnetan, eta mahaiak beteta NOAUA! terrazan

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 28a, 00:00

Gaur hasi dira festak eta arratsalde partean jende asko ez zebilen arren, afalorduan bi toki izan dira jendearen arreta bereganatu dutenak: NOAUA!ren terraza eta txosna-gunea.

NOAUA!ren terraza Zubiaurrenea kalean dago (Optikaren plazatxoan). Mahaiak beteta egon dira afalorduan eta afaltzeko prest zituzten hamburgesa denak agortu egin dira. Txalogarria Udajolaseko begirale talde batek egin duen lana. 

Askatasuna plazako txosnagunean ere jendea bildu da, 100 lagun inguru izan dira afaltzen. 

 

Herriko rock taldeak frontoian

Santixabel jaietako lehen gauan, herriko rock taldeak izan dira protagonistak. Laster hasiko da Sen, Mendeku Itxua eta Odolaren Mintzoa taldeen kontzertua frontoian.