Partehartze handiko Pintura Lehiaketa

Noaua Aldizkaria 2013ko eka. 29a, 00:00

Haur eta Gaztetxoen arteko Pintura Lehiaketa egin da goiz partean. Susana Martinek gidatuen lehiaketa honetan, beste behin ere partehartzea handia izan da. Hauek izan dira irabazleak: Martina Iribar, 4 urtekoen artean. Iñigo Almenara, 5 urtekoen artean. Uxune Azkue, 6 urtekoen artean. Peru Agirresarobe, 7 urtekoen artean. Aimar Alvarez, 8 urtekoen artean. Maddi Altuna, 9 urtekoen artean. Eider Goikoetxea, 11 urtekoen artean. 12 urtekoen artean, Olatz Allur. 13 urtekoen artean, Maria Hernandez. 14 15 eta 16 urtekoen artean, Ana Ibargoien.

Hauek irabazle izan arren, sari bana eta hamaiketakoa jaso dute Pintura Lehiaketan parte hartu duten guztiek. Marrazkiak Sutegiko erakusketa aretoan ipini dituzte ikusgai. Eta jai egunetan egongo dira ikusgai.