Aldaketak autobus zerbitzuetan, gaurtik aurrera

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 1a, 00:00

Gaurtik aurrera, autobus zerbitzuetan aldaketak izango dira. Bi zerbitzuotan hain zuzen; 

-Usurbil-Oria-Lasarte-Ospitalak: ospitaleetara doan zerbitzu hau egunean sei aldiz Aginagaraino helduko da aurrerantzean, Usurbilgo Udaletik eginiko eskaerari erantzunez. Linea hau ez da Zubietatik pasako. Honenbestez, Zubietako bizilagunek Donostiako ospitale gunera joateko, Lasarten autobus aldaketa egin dezakete. Bus zerbitzu honen ordutegiak hauexek:

-Irteerak Usurbiletik: 7:20tik 22:40ra, orduero.
-Irteerak Donostia Ospitaletik: 8:50etik 20:50era orduero, eta baita: 8:10ean, 11:10ean, 13:10ean, 15:10ean, 18:10ean eta 22:10ean.

-Usurbil-Zubieta-Lasarte-Urbil-Hernani: lehen baino bi aldiz gehiago igaroko da zerbitzu hau Zubietatik. Ospitalera joan nahi duten zubietarrek bestalde, Lasarten egin beharko dute transbordoa, eta aurrerantzean Aginaga ospitaleekin lotuko duen beste zerbitzuko autobusa hartu. Beste aldaketa bat; lehen Usurbil eta Astigarraga lotzen zituen zerbitzu hau, uztailaren 1etik aurrera Hernanin amaituko da. Astigarragaraino joan nahi duenak, Hernanin bertan egin beharko du transbordoa. Erraz, 15 minuturo baitaude Astigarraga aldera joateko autobusak. Honatx, bus zerbitzu honen ordutegia:
-Irteera Usurbiletik: 7:15-21:15 artean, orduero.
-Irteerak Hernanitik: 7:45-20:45 artean orduero (10:45 eta 17:45ean izan ezik).
-Irteerak Lasartetik Usurbilera: 7:00-21:00 artean orduero.

Zerbitzuon ordutegiak kontsultatzeko: lurraldebus.com edo tsst.info