Bus taxi zerbitzua goizez bakarrik, uda partean

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 1a, 00:00

Indarrean da gaurtik, Kaxkoa landa eremuarekin lotzen duen bus taxiko udako ordutegia. Aurreko urteen moduan, goizez bakarrik funtzionatuko du; 7:30etatik 8:30etara, 10:30etatik 11:30etara eta 13:00etik 14:00etara. Arratsaldeetan,15:30-16:30 eta 19:00-20:00 artean, ez da bus taxirik izango. Ezta egutegian gorriz agertzen zaizkigun uztaileko lan egunotan ere; uztailaren 25ean, 31n eta baita datorren Santixabel egunean ere.

Abuztuaren 2an ibiliko da azken aldiz udalerrian barrena, bus taxi zerbitzua. Gero hilabeteko etenaldia izango da. Irailaren 2an berriz ere bidean izango da Behemendik eta Udalak 2008ko urrian elkarlanean martxan jarri zuten zerbitzua. Informazio gehiago, 630 643 596 telefono zenbakian. Laburbilduz:
-Uztaila: bus-taxi zerbitzua goizez bakarrik (uztailaren 2an, 25ean eta 31n jai).
-Abuztua: bus taxi zerbitzurik ez (abuztuaren 2tik aurrera).
-Iraila: hilaren 2tik aurrera, bus taxi zerbitzua martxan berriz ohiko ordutegian.