Zenbait gurasok egindako eskaera aztertu ondoren, Udala eta aipatutako gurasoekin bilera egin eta demografiak erakusten dituen datuak aztertu eta gero, "2013-2014 ikasturterako4 eta 5 urteko ikasleen plaza kopurua zabalduko da, honen ondorioz, dagoeneko izena eman duten ikasle guztiak plaza izango dute datorren ikasturtean". Hala adierazi berri digute Zumarte Musika Eskolatik. Argibide hauek hartu beharko dira kontuak, Zumarte Musika Eskolako zuzendaritzak hala erabakita:
- Plaza zabaltze hau gauzatzeko ezinbestekoa izango da izena eman duten ikasle guztiak irailean matrikulatuta egotea eta denak ikasturtea hastea.
- Maila bakoitzeko ikasle kopuru handia denez (30), adin bakoitzean bi gela egongo dira (15-15), gela batek Zumarten emango du klasea eta besteak Udarregi ikastolako musika gelan (edifizio gorria).
- 4 urteko ikasleen gela banaketa-zerrenda Zumarteko iragarki taulan dago jarrita.
- 5 urteko ikasleen gela banaketa-zerrenda irailak 2an arratsaldeko 19:00tan Zumarten egingo den zozketaren ondoren iragarriko da.