Gaurkoa dugu jaietako azken eguna, baita egunotan Sutegin zabalik izan den erakusketa bisitatzekoa ere. Urtean zehar ikasgela barruan eginiko lanketaren erakusleiho lanak egin ohi dituen Zirriborro tailerretako lagunek eginiko eskulan eta margolanak Sutegin daude ikusgai. Kultur etxeko erakusketa aretoan. Gunea bisitatzeko ordutegia, hauxe duzue: egunero, goizez 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean.
Partehartze handiko Pintura Lehiaketa
Erakusketa berean daude ikusgai bestalde, larunbatean ospatu zen Pintura Lehiaketako artelanak. Haur eta Gaztetxoen arteko Pintura Lehiaketa egin zen larunbat goiz partean. Susana Martinek gidaturiko lehiaketa honetan, beste behin ere partehartzea handia izan da aurtengoan. Hauek izan dira irabazleak: Martina Iribar, 4 urtekoen artean. Iñigo Almenara, 5 urtekoen artean. Uxune Azkue, 6 urtekoen artean. Peru Agirresarobe, 7 urtekoen artean. Aimar Alvarez, 8 urtekoen artean. Maddi Altuna, 9 urtekoen artean. Eider Goikoetxea, 11 urtekoen artean. 12 urtekoen artean, Olatz Allur. 13 urtekoen artean, Maria Hernandez. 14 15 eta 16 urtekoen artean, Ana Ibargoien.
Hauek irabazle izan arren, sari bana eta hamaiketakoa jaso dute Pintura Lehiaketan parte hartu duten guztiek.