Santixabel jaien barruan, soka-dantza egin da gaur eguerdian udaletxe aurrean. Mertxe Aizpurua alkateak, Bilduko zinegotziek eta PSE-EEko Ricardo Crespo zinegotziak parte hartu dute soka-dantzan. Eurekin batera, Usurbilgo Dantza Taldeko kideak. Iaz, Aralarreko bi zinegotziek ere hartu zuten parte baina aurten arrazoi pertsonalengatik ezin izan dute dantzan aritu. Hamaikabateko bi zinegotziak eta EAJ-PNVko zinegotzia ez dira animatu. Bideoan, Josu Portu Bilduko zinegotzia eta Ricardo Crespo PSE-EEko zinegotzia ageri dira dantzan.