Aje eguna gaur batentzat baino gehiagorentzat. Jaietaz ezer entzun nahiko ez duenik izango da agian. Santixabelak amaitu berri diren honetan ordea, hurrengo jaiei begira egongo dira asko. Hemendik irailera bitarte, hiru guneek hartuko dute jaien lekukoa. Zubietak Santioekin lehenik. Jaiok amaitu eta biharamunean, festa giroa Urdaiagara lekuz aldatuko da. Eta abuztua amaitzeko, Atxegaldeko festak ospatuko dira azken asteburuan. Datozen asteotan zehaztasun gehiagoren berri emango dugun arren, hauexek dira Zubieta, Urdaiaga eta Atxegaldeko festetako datak:
-Zubietako Santioak: uztailak 24-31.
-Urdaiagako Xanixtebanak: abuztuak 1,2,3,4.
-Atxegaldeko festak: abuztuak 30,31 eta irailak 1.