Santixabel egunez amaitu dira aurtengo jaiak. Hasteko, atzo goizean zehar ospatu ziren ekitaldi tradizionalekin; meza, soka-dantza eta lore, salda eta ongarri banaketarekin. Arratsalde partean, pilota txapelketako finalen txanda izan zen frontoian. Eta artean, zaletu talde jendetsua bildu zuen mus txapelketak Askatasuna plazan. 15:30etarako zegoen jarria lehiaren hasiera ordua. Bukatu berriz, ia iluntzean amaitu zuten. Txosna gunean bertan ospatzekoak ziren beste ekimenei lekua egiteko gainera, antolatzaileek lehiakideak bitan lekuz aldatu behar izan zituzten; lehenik, Askatasuna plaza Dema plazarekin lotzen duen pasabidera, eta gero, finalerdi eta finalak jokatu zituzten Aitzaga Elkartera. Sari banaketa bai, txapelketa hasi zen leku berean burutu zen.
Herriko trikitilariak eskaintzen ari ziren erromeria gunean, txosnetako oholtza gainean. Hauexek sarituen izen abizenak, ondoko argazkian ageri direnak:
1-Patxi-Joxemari.
2-Pako-Pablo.
3-Eusebio-Esteban.
4-Julen-Zapa.
Tortila txapelketako sariak banatu ziren gero. Guztira lau lehiakide talde aritu ziren jaki onena prestatzen. Sarituak bi izan ziren;
-Uribe-Eneritz-Eñaut.
-Karlos-Oskar-Jesus.
Erromeria herrikoia
Ohi denez, hasieran kosta zen arren, gerora dantzara animatu zen jendea, Askatasuna plazan ospatu zen erromerian. Oholtza gainean, bertaratukoak gerri buelta mugitzera animatzen, herriko trikitilari eta panderojoleak ziren.