Akabo festak

Noaua Aldizkaria 2013ko uzt. 3a, 00:00

Bost eguneko parranda giroa amaitu da, aje eguna dugu uztailaren 3 hau. Bart amaitu dira Santixabelak, azken traka saioarekin. Berezia, alaia eta koloretsua izan da, dantza taldekoen eta gaztetxekoen eskutik eskainia duten aurtengo koreografia. Eta koloretsu zein burrunbatsuak, segidan etorri ziren su artifizialak. Gogoan izan, aurten maskota bat ez, hiru jarri direla Kaxkoan. Bat Sutegin, bestea Potxoenean, eta hirugarrena, Dema plazako etxebizitzetako baten horman. Jokin Eizagirre herritarrak sorturiko artelanotatik bakarra erre zen atzoko traka saioan. Beste biak, herriko gazteekin batera dantzan aritu ziren plazan eta gero, jaso egin zituzten.

Amaitu dira beraz 2013ko Santixabel herrikoiak. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatu diren Usurbilgo festak antolatzeko prestakuntza lanekin egin bezala, Jai Batzordea azken aldiz bildu ohi da urtero, balantzea egiteko. Bilkura horrekin, aurtengo Santixabelen azken agurra. 

Jaiotako irudi eta bideoak web orrialde honetako ataletan zintzilikatzen ari gara. Egunotan, Santixabeletako hainbat ekitaldietako argazkiak ikusgai izango dituzue.