Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak ohi baino askoz beranduago kaleratu ditu web orri bidez, maiatzeko langabezia datuak. Guztira, iturri honen arabera, apirilean baino hiru lagun gehiago, 375 usurbildar ziren lanik gabe maiatzean. Gorantz egin du berriz beraz, Usurbilgo langabezia tasak. Baina nabarmentzekoena, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko langabetu kopuruan zegoen aldea nola hazi den. Apirilean 185 gizonezko eta 187 emakumezko zeuden langabezian. Maiatzean, datuak irauli dira. 176 gizonezko ziren lanik gabe Usurbilen, 9 lagun gutxiago. Aldiz, emakumezkoen langabezia tasak gorantz egin zuen maiatzean, 187tik 199ra.
Adinaren arabera aldaketarik ez. Langabetu kopuru altuena, 25-44 urte herritarren artean erregistratu da. Sektoreka ere beste hainbeste; zerbitzuetan egoten jarraitzen dute langabetu gehien. 375etik 235 usurbildar.
Buruntzaldean gorantz, Gipuzkoan behera
Usurbilen zertxobait igo den arren, Buruntzaldean bai, igoera nabarmena izan du langabezia tasak maiatzean. Aurreko hilabetean baino ia 200 lagun gehiago geratu da langabezian. Aldiz, Gipuzkoan beherantz egin du. 400 langabetu gutxiago zenbatu ziren maiatzean.
Usurbilen 284 lan kontratu erregistratu ziren, gehienak, 272 aldi baterakoak. Apirilean baino gutxiago, orduan 314 izan baitziren.
Hona hemen orain arte aipaturikoa, zenbakietan:
USURBIL
Guztira: 375.
SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA
Gizonezkoak: 176.
<25: 22.
25-44: 92.
>=45: 62.
Emakumezkoak: 199.
<25: 11.
25-44: 102.
>=45: 86.
SEKTOREAREN ARABERA
Nekazaritza: 3.
Industria: 76.
Eraikuntza: 40.
Zerbitzuak: 235.
Aurretik lanik gabe: 21.
BURUNTZALDEAN, APIRILETIK MAIATZERA BEHERANTZ:
Guztira: 5.401 (5.220 apirilean)
GORANTZ:
Hernani: 1.455etik 1.473ra.
Usurbil: 372tik 375era.
EZ GORA, EZ BEHERA:
Astigarraga: 342.
BEHERANTZ:
Andoain: 1.138etik 1.335era.
Lasarte-Oria: 1.509tik 1.483ra.
Urnieta: 404tik 393ra.
GIPUZKOAN BEHERANTZ:
Guztira: 49.869 (50.268 apirilean)